Identitatea eta anomalia

Identitatea eta anomalia.

Editorial:
PAMIELA
Materia
Teoria social
ISBN:
978-84-7681-919-7
Páginas:
352
Colección:
SAIO ETA TESTIGANTZA
-5%
22,00 €
20,90 €
incluido
Pedido a proveedor

Euskal identitate-ðbizitzara hurbildu eta haren praktiken bideragarritasuna aztertzen du entsegu honek. Identitatea, berariaz edo oharkabean, eguneroko jardunetan nahiz jazoera berezietan, sortu, negoziatu, landu eta bizitzen den kode berezi bat da. Praktiketan zertzen den sentiera berezi bat, hain zuzen. Horregatik, identitatea deritzegu gure mundua egituratu eta zentzu komunez betetzen duten praktikei. Halakoa ote dugu euskal identitatea? Euskal zera lantzean behin identitate mailara iristen bada ere, gehienetan arauzko identitate nagusiaren baitan egokitutako diferentzia izatera mugatzen da. Ez beti, ostera. Sarritan identitate orokorra arrailtzen duen anomalia gisa jarduten du eta. Eta hor du bizi-ðkemena, hor du zentzu bizigarriena. Izan ere, euskal identitatea ere kode bat da, sentiera bat; edo hobeto esan, hainbat kode, hainbat sentiera, beti euskal horren inguruko gatazka eta antagonismoan, zein nagusituko borrokan. Antagonismoak biziarazi eta mamitu du euskal zera. Batez ere, identitate nagusiari oldartzen zaizkion praktika anomaloek sortutako zeinu eta zentzuen bidez. Zein nolako ahalmena izan dezakete gaur-ðgaurkoan praktika anomaloek zeinuak eta zentzuak sortzeko? Nola izan eta nola sortu oraingo zentzu-ðlogiketan? Zer behar dute, garai hipermoderno hauetan, bizigarri eta beregain izaten jarraitzeko? Hori bera da, hortaz, entsegu honen nahia: paradigma sozial hipermodernoan euskal identitatearen bizitasuna eta, oso bereziki, bizi-ðindarraren baldintzak zein diren galdetzea eta aztertzea.

Otros libros del autor