Hegaztiak

Hegaztiak.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Albumes ilustrados
ISBN:
978-84-7681-744-5
Páginas:
32
Colección:
TAMAINA HANDIA
-5%
15,00 €
14,25 €
IVA incluido
En stock 24/48 h
Añadir a la cesta

Egun batean, hegaztiek adarrez eta hostoez harantzago
begiratu, eta bestelako bizimodu bat imajinatu zuten.
Horrela, aro berri bat hasi zen. Eta inguratzen zuten guztiaren
zergatia eta mamia azaldu zieten beren umeei...
Hegaztiak izan zen, 19 herrialdetatik iritsitako 256 lanen artean, Album Irudidunentzako "Compostela" Nazioarteko V. Saria irabazi zuen obra. Ipuinak, esaldi labur eta iradokitzaileen bidez, gizateriaren historiari buruzko gogoeta sakona proposatzen du: gizarteak, ezagupenak, garapen tekniko eta zientifikoa, ongizatea eta etorkizun hobea lortu nahian, aurrera egin nahi du garapenean, baina, ibilbidean, indarkeria sortzen du, indartsuek ahulak zapaltzen baitituzte.

Ikuspuntu estetikotik, "Hegaztiak irakurtzean" irudien sinbolismoa da nabarmena: hegazti gizatiartuak ageri dira, xehetasun handiz eginak, zuri-beltzean.

Epaimahaiak -tartean Felicidad Orquín editore eta ikertzailea eta Xan López Domínguez irudigilea zeuden-, besteak beste, "kalitate handiko eta adierazgarritasunaren indarra" eta irudiak lortzeko teknika artistikoaren "birtuositatea" nabarmendu ditu, baita lirismo poetikoa, paradoxa eta itxaropen mezua ere, trebeki eramana muturrera, istorio honetan hegaztiak maisuki lotzen baitira pertsonak hegan egiteko duen berezko ezintasunarekin.