Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari

Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Ensayos literarios
ISBN:
978-84-7681-821-3
Páginas:
128
Colección:
UPAINGOA SAILA
-5%
12,00 €
11,40 €
IVA incluido
Pedido a proveedor

Lan hau, Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoaz lehen ikerketa monografikoa da, eta gure onerako euskaraz. Gainera, Azpilkueta abiapuntutzat hartuz, gaurkotasun handiko gai batekin lotzen da: gaur eguneko pentsamolde ekonomiko hegemonikoak ekarritako arazo eta krisiarekin.

Tradizio agramondarreko nafarra izan arren, Azpilkueta Espainiako Felipe II.-aren aholkulari politikoa ere izan zen. Ezaguna zen haren garrantzia XVI. mendean, bereziki jurista eta teologo gisa, baina ez ekonomiaren arloan. Bi lanetan aritu zen ekonomiaz eta, besteak beste, gai izan zen ordurarteko eliza katolikoaren pentsamolde ekonomikoarekin hausteko. Merkatu librearen arloan ere aitzindari izan zen, bistatik galdu gabe, haatik, ekonomiaren funtzio soziala eta horretaz arduratzeko politikaren betebeharrak.

Neoliberalismoaz eta krisiaz ere gogoeta egiten du egileak, Azpilkuetaren ekarpenekin lotuz. Orobat, gizartearen onurak garapen ekonomiko hutsaren fruitu natural gisa ikusteaz, horrek ekarritako krisiaz, ekonomiaren eta politikaren arteko dibortzioaz...